Kalean
Erraldoi eta buruhandien konpartsa
Erraldoi eta buruhandi konpartsa paregabea, 100 kide eta 150 urte baino gehiagoko istoria dituena
Erraldoi eta buruhandi konpartsaren desfilea Sanferminetako ekintzarik ospetsuenetako bat da. 4 erraldoi bikote, 5 buruhandi, 6 kiliki eta 6 zaldiko, harri-kartoiz egindako pertsonaiak guztiak, Iruñeko kaleak alaitzen aritzen dira uztailaren 6ko arratsaldean eta 7tik 14ra bitarteko goizetan.
Erraldoiak
Erraldoiek kalejiren erritmoan zeharkatzen dituzte kaleak. Erraldoi bakoitza dultzaina-jotzaile talde baten erritmoan dantzatzen da; eta azkena, beti amerikar erregina izaten dena, txistularienean.
1860an Tadeo Amorenak sortutako 8 irudi dira, eta lau errege-erregina bikote irudikatzen dituzte: europarrak, asiarrak, afrikarrak eta afroamerikarrak. 3,85 m eta 3,90 m arteko garaiera dute, eta eramaten duen pertsonaren gainean jarrita, 4,20 m ere lor ditzakete. Pisua, berriz, 55,8 kilotik 62,5 kilora artekoa da, baina eramateko zailtasunik handiena sortzen duena ez den pisua, pisu horren banaketa eta hainbat faktorek (haizeak, esaterako) egiten duten erresistentzia baizik.
Buruhandiak
Buruhandiak, berriz, bost dira, eta Felix Floresek egin zituen 1890ean. Metrotik gorako garaiera, bi metrotik gorako perimetroa eta 14 kiloko buru handiak izanagatik, paseatzea eta erraldoien aurretik ibiltzea beste helbururik ez dute, baita tarteka haurrei eskua ematea ere. Alkatea, Zinegotzia, Amona, Japoniar Gizona eta Japoniar Andrea dira.
Kilikiak
Kilikiak dira haurrengan izu handiena eragiten dutenak, haien zeregina maskuriarekin jotzea baita. Kilikiek 10-13 kilo artean pisatzen dute, eta izen hauek dituzte: Caravinagre, Verrugas, Napoleoon, Patata, Coletas eta Barbas.
Zaldikoak
Zaldikoak, berriz, nork bere gidaria duten 6 zaldi dira, eta kilikiak bezalaxe, jendea puxikekin kolpatzen ibiltzen dira. Zaldikoek 30 kilotik gora pisatzen dute, eta ez dute izenik: batetik seira artean daude zenbakituta, besterik gabe.
Azken jaiegunean, konpartsak are protagonismo handiagoa izaten du. Lehenik eta behin, erraldoiek Udaletxe plazan egiten duten ohorezko dantzan, eta, ondoren, ‘agurra’ izenez ezaguna den ekintza tradizionalean, hori ere udaletxe alboan egiten dena.
Peñak
XIX. mendean zezenetara joateko elkartzen ziren lagun taldeetatik sortutakoak dira. XX. mendean elkarte gisa antolatu ziren, eta ehunka bazkide dituzte. Talde hauen izenek, oro har, hiriko auzo edo kirol elkarteei egiten diete erreferentzia.
Las peñas son una parte importante de las fiestas en la calle. Festa herrikoien ezaugarri garrantzitsua dira. 17 peña ezagun daude Sanferminetan: 16 Iruñekoak bertakoak dira eta bat Antsoaingoa. Lagun talde edo koadrilak dira, bakoitzak bere egoitza eta sinboloak (pankartak, armarriak, koloreak, blusa luzeak…) izaten ditu, bai eta egitarau estua ere, Sanfermin guztietan zehar.
Peña bakoitzak ezin konta ahala ekintza antolatzen ditu bere egoitzan, baina deigarriena egunero, zezenketak amaitzean, egiten duten irteera izan ohi da, euren musika eta alaitasunarekin Iruñeko kaleak janzten dituztela. Zezen plazan bertan ere ikuskizun paregabea eskaintzen dute zezenketak dirauen bitartean.
Peñetako kideek harmaila estali gabeak betetzen dituzte eta haien txarangek zezenketa alaitzen dute. Horregatik, Iruñeko zezen plazan sekula ez da izaten zezen plazetan ohikoa den erabateko isiltasun hori. Peñak zezentegien gainean jartzen dira eta 5., 6. eta 7. harmaila estali gabeetako zati bat betetzen dute. Goi harmaila estalkidunean (harmailen goi-goiko aldean), peñetako kideek 11., 12. eta 13. sekzioak betetzen dituzte; harmailetan, berriz, 6. eta 7. sekzioak.
Armonía Txantreana (1956)
El Bullicio Pamplonés (1932)
S.C.D.R. Irrintzi (1951)
Aldapa (1947)
Sanduzelai (1980)
Donibane (1978)
S.D.R.C. La Jarana (1940)
Oberena (1941)
Alegría de Iruña (1953)
Anaitasuna (1949)
S.C. Muthiko Alaiak (1931)
Rotxapea (1978)
El Charco (1977)
7 de Julio San Fermín (1971)
Los de Bronce (1950)
La Única(1903)
Mutilzarra (1992)
Pamplonesa eta dianak
Pamplonesa parekorik ez duen musika banda da eta beste hainbaten artean, dianak interpretatzen ditu. goizeko 6: 45etatik aurrera 4 partitura jotzen ditu, dantza eta umore giroan.
La Pamplonesa Udal Musika banda 1920an sortu zen Silvanio Cervantes, Manuel Zugarrondo eta Vicente Sádabak Udalari hiriarentzako banda zibil bat sortzea komenigarria zela azaldu ziotenean. Izan ere, Sanferminetan jotzen zuten bandak militarrak ziren lehen eta jendeak ez zituen ongi hartzen. Hiritarren eta militarrek zuzendutako musika banden arteko konexio falta horrek 1917an musika banda horiek desagertzea ekarri zuen.
Ospatzen diren ekitaldi ofizial korporatiboak musikaz laguntzea, zezen plazan musika jartzea eta goizero entzierroa baino lehenago egiten diren Dianetan jotzea dira udal bandaren funtzioak.
Gaur egun La Pamplonesa guztiz integratuta dago festetan eta jendearen maitasuna eta onespena ditu. Horren adibide argia Dianak dira, haietan Bandaren eta entzuleen arteko konplizitateak oso giro eta atmosfera berezia sortzen baitu.
Egunero, goizeko 6:45ean La Pamplonesa udal musika banda Udaletxeko plazatik abiatzen da Alde Zaharreko kaleetan barna diana joz. Lau partitura jotzen dituzte, ausazko ordenan eta ia etenik gabe. Ibilbide osoan zehar jendetza biltzen da musika-bandaren inguruan eta haiei lagunduz dianak abestu eta dantzatzen dituzte, txantxak eta umorea nagusi diren giro paregabean.
Iruñean esaten den moduan, Sanferminak festetan sortzen diren eta topatzen dituzun (edo topatzen zaituzten) une guztien batura badira, Dianak, zalantzarik gabe, unerik berezienetako bat dira.
Dianen hasiera ordua eta tokiak egiten ditu hain berezi, izan ere, minutu batzuetan eguneko lehen argi izpien azpian, Udaletxeko enparantzan, aldi berean elkartzen dira entzierroko hesia ixten duten zurginak, ibilbidea garbitzen duten garbitzaileak, entzierroa ikusteko goiz jaiki direnak, oraindik gauari amaiera eman ez diotenak… eta baita La Pamplonesa banda ere bere musika eta guzti.
Horrek guztiak oso testuinguru berezia sortzen du, umorea osagai nagusi duena, eta hori dela eta Dianak iruindarrek gehien maite duten ekitaldietako bat dira.
Su artifizialak
Nazioarteko su artifizialen lehiaketa eta sanferminetako ekitaldirik ikusienetako bat.
Sanferminetan suak jaurtitzearen tradizioa XVII. mendekoa da.
Jaiegun guztietan, 23:00etan, jendea Gaztelugibeleko zelaira joaten da, Zitadela inguratzen duen eremu berde zabalera, bertatik su artifizialez gozatzera.