Entzierroa

Goizeko 8ak. 6 zezen. 848,6 metro.

Entzierroa lasterketa azkarra eta bortitza da, tentsio handikoa. Minutu gutxi batzuetan, mutilak, geroz eta neska gehiago eta zezenak elkarren aurka lehiatzen dira zezen plazara iristeko. Haiek dira protagonistak baina unaiak, poliziak eta larrialdietako zerbitzuek urtetik urtera jendetsuagoa den entzierroa arazorik gabe igaro dadin lortzen dute.

Zer da eta zein da bere historia?

San Fermin festen ikurren bat badago, ikur hori entzierroa da. Entzierroaren xedea zezenak Santo Domingoko eskortetatik Zezen Plazara garraiatzea da; arratsaldean han jokatuko baitituzte. Entzierroaren xedea zezenak Santo Domingoko eskortetatik Zezen Plazara garraiatzea da; arratsaldean han jokatuko baitituzte.

Guztira, sei zezen basatik eta haiek gidatzen dituzten bi joaldun taldek korrika egiten dute. Bigarren taldea minutu batzuen buruan abiatzen da korrika, atzean gera litezkeen zezenak biltzeko. Ibilbidea Iruñeko alde zaharreko hainbat kaletan barna igarotzen da eta 848,6 metro luze neurtzen du.

Jatorrian (XIV. mendea), entzierroa ez zen festen egutegiaren barnean sartzen. Zezenak hiriko aldirietatik plazara garraiatzeko beharretik sortu zen, arratsaldeko zezenketan toreatuak izan zitezen. Mutilek ibilbidera salto egin eta bertan lasterka aritzeko ohitura Sanferminetako ekitaldirik garrantzitsuenean bilakatu zen denborak aurrera egin ahala.

Entzierroa berez 1876ko ekainaren 28an onetsi zen. 1922an gaur egungo Zezen Plaza inauguratu zen eta orduz geroztik entzierroak gaur egun duen ibilbidea du.

Entzierroa
Entzierroa
Entzierroa
Entzierroa

Nolakoa da?

Entzierroa goizero 8:00etan egiten da uztailaren 7tik 14ra. Korrika egin ahal izateko 07:30ak baino lehenago kokatu behar da ibilbidean, Santo Domingoko aldaparen eta Udaletxeko Plazaren artean. Tradizioak agintzen du entzierroa hasi baino lehen korrikalariek, egunkaria eskutan dutela, San Fermini babes ditzan eskatzea. 3 aldiz egiten dute eskaera Santo Domingo aldaparen aurrean dagoen horma-hobiaren aurrean, peña ezberdinen zapiak dituen panel batekin apainduta dagoena.

Kantika

Neska-mutilek beren burua San Ferminen eskuetan uzten dute karreran zehar babes ditzan eskatuz 07:55ean, 07:57an eta 07:59an santuaren horma-hobian, Santo Domingo aldapan.

Tradizio hau 1962ko Sanferminetan hasi zen, ‘El Tuli’ goitizena duen Jesus Ilundain Zaraguetaren eskutik. 85 urte dituen iruindarra da eta Los de Bronce peñako 1. bazkide zenbakia dauka. Uztailak 10 batean, Villamartako zezenen aurrean eta laguna duen beste iruindar batekin belauniko jarri zen eskorten aurrean, garai hartan ez baitzegoen hormako santurik, eta ‘Entzun arren San Fermin’ abesten hasi ziren.

8:00etan lehenengo suziria jaurtitzen da. Suziriak ganadua biltzen duen Santo Domingoko eskorten atea irekitzen dela adierazten du. Bigarren suziri batek zezenak dagoeneko eskortetatik atera direla eta unaiek xaxatzen dituztela iragartzen du.

Entzierroaren ibilbidea

Entzierroaren ibilbidea tarte ezberdinetan bereiz daiteke. Haietako bakoitzak bere berezitasunak eta ezaugarriak ditu.

Santo Domingoko aldapa

Lehenengo tartea Santo Domingoko aldapa da, 280 metrokoa. Tarte honen ezaugarri nagusiak duen malda handia eta zezenak taldekatu ohi direla dira. Tarterik azkarrena eta, aldi berean, arriskutsuena da zezenak indar handiz joaten direlako

Udaletxeko plaza/ Mercaderes

Bigarren tartea Udaletxeko Plazari eta Merkaderesi dagokie. 100 metroko luzera du. Ibilbideko tarterik zabalena da.

Mercadereseko bihurgunea

Merkaderes kaleak amaieran 90 graduko bihurgune bat du eskuinera. Bihurgune hau ezaguna da, garai batean leku honetan zezen gehienak erori eta taldeak desegiten zirelako. Gerora, galtzadan ez labaintzekoa gehitu zen eta jada ez da horrelakorik gertatzen.

Estafeta kalea

Hurrengo tartea Estafeta kalearena da. 304 metroko luzera duen kale honen ezaugarri nagusiak estua dela eta korrikalariek zezenen aurrean kokatzeko aukera dutela dira, zezenak ordurako nekatuago baitaude. Tarterik ezagunena eta jendetsuena da. Bitan bereizten da: Estafeta-Xabier Jaitsiera, % 2ko malda arin bat duena, eta Xabier Jaitsiera-Telefonika, non zezen-taldea sakabanatu ohi den.

Telefonikako bihurgunea

Plazan sartu aurretik, lasterketa Ahumadako Dukea kaletik igarotzen da, ‘Telefonika’ izenez ezagutzen den tartea. 100 metroko tarte bat da, non ibilbidea berriro zabaldu egiten den eta zezenak mantsotu egin ohi diren.

Hesi-atzea

Zezen Plazako hesi-atzera iristean ibilbidea estutu egiten da berriro, hainbeste estutzen da non hainbat lasterketatan, pilaketak sortu izan diren eroritako korrikalariengatik. Korrikalariak hesi-atzean kokatutako zuloetan babestu daitezke. 25 metroko luzera duen beheranzko tarte bat da.

Zezen plaza

Entzierroa Zezen Plazan bukatzen da. Bertan neskak eta mutilak bazterretarantz sartzen dira eta zezenei pasatzen uzten diete eskortetarantz lerro zuzenean bideratu daitezen, dobladoreen laguntzarekin. Zezen guztiak zezen plazara iristen direnean hirugarren suziria jaurtitzen da. Laugarren eta azken suziriarekin, zezen guztiak plazako eskortetan sartzen direnean, entzierroa amaitu egiten da.

Entzierroaren ondoren, Zezen Plazan adarretan bolak jarrita dituzten bigantxak aske uzten dira.

Datuak

Batezbesteko iraupena:

3 m 55 s.

Zezenaren batezbesteko abuadura:

24 km/h.

Entzierrorik luzeena:

30 minutu (1959ko uztailaren 11koa). Miura ganadutegiko zezen bat atzean geratu zen eta zakur bat behar izan zen hari hozka egin eta eskortetan sar zedin.

Entzierrorik tragikoenak:

1947ko uztailaren 10ekoa eta 1980ko uztailaren 13akoa. ‘Semillero’ (Urquijo ganadutegia) eta ‘Antioquio’ (Guardiola ganadutegia) zezenek, hurrenez hurren, bina korrikalari hil zituzten.

Ganadutegirik arriskutsuena:

Guardiola Fantoni. Hildako bat 1969an eta bi 1980an.

Ganadutegirik beteranoena: eguneratu

Miura. Aurten, 2019an, Miuraren zezenek haien 38. entzierroa egingo dute. Ganadutegi gisa bere jarrera zintzoa izan da beti eta jendetza biltzen duten entzierroetan, larunbat eta igandeetan, gogokoena izan ohi zen. Alabaina, egoera aldatu egin da eta, zintzotasuna eta tamaina galdu ez duten arren, azken urteotan abelburu hauek abiadura eta arrisku handiagoa dute. Miuraren zezenek, , adarkada bakarra eman zuten 1980tik 2000ra, urte horietako entzierro guztiak kontuan hartuz. 2000tik 2018ra, ordea, hamabost.

Zauritu-kopurua:

2018an, 42 korrikalari zauritu ziren entzierroetan, horietatik bik soilik jasan zuten adarkadaren bat, azken 35 urteetako zifrarik baxuena. Adarkada horiek 7ko eta 13ko entzierroetan gertatu ziren, Puerto de San Lorenzo eta Jandilla ganadutegietako zezenekin, bi kasuetan larritasun txikiko pronostikoa izan da.

2.000 korrikalari

2.000 korrikalari:

Entzierroan korrika egiteko prestakuntza fisiko bikaina izan behar da. Horregatik, korrika egiteko ohitura dutenak zaindu eta prestatu egiten dira egunero lasterketan parte hartu ahal izateko. Festak beste era batean bizi dituzte, gaupasarik egin gabe eta gehiegikeriak saihestuz. Astean zehar, entzierroak egunero 2.000 korrikalari inguru izan ditzake; asteburuan, ordea, zifra hori bikoiztu egin daiteke. Korrikalarien batezbesteko adina 28 urtekoa da eta 100 metro inguru korrika egin ohi dituzte. Entzierroa hasi aurretik, korrikalariak minutuko 148 pultsazio izatera iritsi daitezke.

Unien ausardia:

Unien ausardia:

Makilak eskuan zezenen atzean doazen unaiek Zezen Plazaraino eramaten dituzte animaliok. Unaien beste zeregin bat korrikalariek zezenei atzetik dei diezaieten saihestea da, kontrako norantzan itzuli eta erasotzeko arriskua baitago.

2.700 tabloi eta 900 zutoineko hesia

2.700 tabloi eta 900 zutoineko hesia:

1776an ezarri zen lehenengo aldiz entzierroaren ibilbidea mugatzeko eta segurtasun neurririk garrantzitsuena da. Ekaineko lehenengo egunetan, Gareseko Aldaz Remiro aroztegiko lau langile entzierroaren hesia jartzen hasten dira. Ibilbidearen 848,6 metroetan osotara 2.700 tabloi, 900 zutoin edo pikete eta 4.000 ziri kokatzen dituzte zutoinak zuloetan ongi josteko.

Gainera, ibilbidetik ateratzeko 70 ate daude hesitura osoan zehar eta zezenak igarotzen diren heinean ibilbidea ixten joaten diren beste 6 ate, zezenek atzera egin ez dezaten. Festen azken egunean, uztailaren 14an, 85 pertsona inguruk itxitura osoa desmuntatzen eta biltzen dute.

Egunkaria:

Korrikalari gehienek biribilkatutako egunkari bat erabiltzen dute zezenarekiko distantziak neurtzeko eta beharrezkoa bada, haien arreta deitzeko.

Zezen Plaza

Zezen Plaza:

Gaur egungo Zezen Plaza 1922ko uztailaren 7an estreinatu zen. Marcial Lalanda, Saleri II eta Juan Luis de la Rosa zezenketariek inauguratu zuten. Vicente Martinezen ganadutegiaren entzierroan ehunka zauritu eragin zituen pilaketa bat sortu zen hesi-atzean.

Entzierroan korrika egiteko arauak

Korrikalariek Poliziaren eta unaien oharrak errespetatu behar dituzte beti. Korrikalarientzako oinarrizko 7 arau daude.

Arau horiek urratzeak zigor ekonomikoa dakar.

1

Debekatuta dago zorroekin, motxilekin edo lasterketa oztopatu dezaketen elementuekin korrika egitea

2

Debekatuta dago txankletekin, oinetako desegokiekin edo oinutsik korrika egitea.

3

Debekatuta dago mozkortuta, drogen eraginpean edo baldintza fisiko eta psikiko txarretan korrika egitea.

4

Debekatuta dago entzierroaren ibilbidean egotea, zezenen aurrean korrika egiteko asmorik izan gabe.

5

Debekatuta dago zezenak ukitzea.

6

Debekatuta dago zezenei atzetik eraso eginaraztea edo haien arreta deitzea.

7

Debekatuta dago korrika egiten den bitartean ibilbideari argazkiak ateratzea edo irudiak grabatzea.

Entzierro txikia

Sanferminetako lehenengo zezen ekitaldia entzierro txikia da.

Gauero, uztailaren 6tik 13ra, gaseko eskortetatik Santo Domingoko eskortetara eramaten dira zezenak. Gaueko 10etan egiten da erabateko isiltasunean eta oso argi gutxirekin. Ibilbideak 400 metro inguru neurtzen ditu.

Debekatuta dago entzierro txikian argazkiak ateratzea. Ikusi ahal izateko, Udaletxeak festak hasi baino egun gutxi batzuk lehenago dohainik ematen dituen baimenetako bat eskuratzea beharrezkoa da.

Entzierro txikia
Zezen Plaza

Zezenaren Feria

Iruñeko Zezenaren Feria 1959 hasi zen eta zezenak zezenketariak berak baino garrantzi handiagoa duelako ezaguna da. Ekitaldi berezia da, eguzkitan dauden harmailetan esertzen diren peña eta txarangek zezenketa kantu eta musikarekin animatzen dutelak, festa paralelo bat antolatuz.

Iruñeko zezen plazan, uztailaren 7tik 14ra, arratsaldeko 18:30ean ospatzen diren zortzi zezenketak osatzen dute Iruñeko Feria. Atariko gisa, pikatzaileen zekorketa bat antolatu ohi da uztailaren 5ean eta zaldi gaineko zezenketa bat hilaren 6an.

La Meca izeneko zezenketen batzordeak (Misericordia Etxea) mende erdi bat baino gehiago darama feria hau antolatzen. Espainian ospe onena duten hiru ferietako bat da Madrileko San Isidro eta Sevillako feriekin batera. Bertan uneko zezenketari garrantzitsuenek toreatzen dute eta tradizio handieneko ganadutegietako zezenak izaten dira norgehiagokan.

Zezenaren Feria
Zezenaren Feria
Zezenaren Feria

Urtero, Carriquiri saria ematen zaio feriako zezenik suharrenari. Era berean, oro har plazan jokorik onena eman duen ganaduari Zezen Feriaren Saria ematen zaio.

Horrez gain, Iruñeko Feria bere xede solidarioagatik nabarmentzen da: programatutako ekitaldietan lortzen diren etekin guztiak Misericordia Etxean bertan artatzen diren adineko pertsonak zaintzera bideratzen dira.

1922ko uztailaren 7an inauguratu zen Iruñeko zezen-plaza Espainiako bigarren eta munduko laugarren handiena da, Mexiko, Madril eta Nimeseko plazen ondoren.